jueves, 8 de abril de 2010

16 urteko neska baten ametsak, ilusioak,pentsamenduak,sentimenduak, kezkak...halaakoak izango zirela ez dut sekula santan imaginatu.Berriz txiki izatea ez litzateke gaizki egongo,inongo kezka eta arazorik gabe,baina gaztea naiz,16 urteko neska bat eta hasi dira burura etortzen kezka, arazo, sentimendu...
Goiz guztietan ohetik esnatu beharra,baina esnatzeko gogorik ez,amets politetatik esnatzea ez zaio inori gustatzen.Beti amets berdina errepikatzen,gauero-gauero,berarekin,bakarrik bera eta ni,muxuak...baina esnatzerako konturatzen naiz amets bat besterik ez dela izan,larregi polita egia izateko,egia bihurtuko balitz...
Nire amets bakarra bera da,ikusten dudanean tximeletak dantzan hasten zaizkit,poztu egiten naiz baina, aldi berean,tristura handi bat sartzen da nire barnean eta ametsa behin eta berriz etortzen zait burura.Zenbat kezka,zenbat arazo,...
Beragatik sentitzen naiz txarto,beragatik egiten dut negar eta hori dena zertarako? Berak paso egiteko,nik ez dut bera maite nahi eta txikitako irribarre hura berriz izan nahi dut, kezka guztiak ahaztu eta pozik bizi inongo arazorik gabe!
Oraingoz amets bakarra dut, eta argi dago zein den amets hori...baina desio guzun guztia ez da egia bihurtzen,beti gertatzen da kontrakoa, edo ez da ezer gertatzen...




No hay comentarios:

Publicar un comentario